2010/01/20

NIRE HAUSNARKETA




Sexualitatea bizitzea sexua praktikatzea baino askoz gehiago da; ferekak, kontaktuak,begiradak, emozioak,nahiak,muxuak,usainak, begiak, plazerra,sentimenduak, hitzak, fantasiak…

Sexualitatea bizitzeko modu ezberdinak daude, persona bakoitzak praktika sexual batzuk edo beste batzuk aukeratzen baititu. Denak baliozkoak eta errespetatu beharrekoak dira, oinarri bezala bikotearen errespetua eta bakoitzaren preferentziak daudelarik.

Modak, hezkuntzak, kulturak, besteen iritziak… sexualitatean eragina izan dezaketen gauzak dira, baina gogoratu; AZKEN AUKERA ZUREA DA!

Sexualitatea, gure parte da, komunikazio modu bat da, sentsazio multzo bat da, ongizate fisiko eta mentala da. Sexualitateaz gozatzeko ezagutu zaitez, maitatu zaitez eta errespeta zaitez.

IRRATSAIOA

Hemen,Podomatic-en aurkitutako, "taburik" gabeko masturbazioa eta sexuaz diharduen irratSaio bat duzue entzungai.


SEXU ABUSUAK ETA UMEAK

Larraitz Arando sexologoarekin guraso.com-eko elkarrizketa.

ELKARRIZKETA ENTZUN

ABESTIAk

Musikak ere sexu askatasuna errebindikatzen du.
Lehen abestian, Bebe abeslariak, masturbazioari buruz hitz egiten egiten du.
Bigarrenean, Berri Txarrak taldeak, homosexualitateari buruz.








ASKA GAITEZ!!!

SEXUALITATEA HIRUGARREN ADINEAN


Hirurogei urtetik gora ba al dago sexualitaterik? Galdera horri zenbait erantzun (baita galdera ere) eman dizkio Igor Erauzkin sexologoak. Nagusia kontzeptua azaldu ondoren, nagusiek zer nahi duten, zein desio duten bota du Igorrek. Modan dagoen sexualitate modeloarekin askotan bat egin gabe, nagusiei bizitza aldatzen zaie erabat jubilazioa hartzen dutenean edo bikotekidea hiltzen denean. Liburu espezializatuetan honen inguruko informazio eta ikerketa gutxi badago ere, zenbait baieztapen eta zenbait galdera airean dabiltza.


ENTZUN ELKARRIZKETA

BESTE BITAKORAREN KOMENTARIOA> Emakumea>


Bitakora edo blog honek,besteak bezala,nire gaiarekin eskutik datorren beste gai bati buruzkoa da; Emakumea.

Bitakora honen helburua, emakumearen inguruko jardunaldi, hitzaldi eta gaiarekin erlazionatuta dauden desberdinen inguruko informazioa ematea da.
Azken urteotan emakumearen egoera asko aldatu den arren, oraindik ere bide luzea daukagu berdintasunerantz. Gainera, azkenaldian emakumeenganako erasoak anitzak dira eta horren aurka eta gure eskubideen alde borrokatu beharra daukagu denon artean.
 Bertako informazioa baliagarria da emakumearen egoeraz jabetu ez direnak begiak zabaltzen hasteko eta benetan zer dagoen ikusteko.

Gaiaren informazioa jasotzen duten artikulu, bideo, dokumentuz...osatua dago eta oso baliagarriak dira jaiari buruz jure buruak jantzi ahal izateko.

BILUZIK DOKUMENTALA

AMETS GOXOAK

Auskalo non eta zein egoeratan. Neska edo mutil batekin zaude, edo birekin, edo hirurekin... Beharbada, zure sexu berekoak dira. Jolasean ari zarete, noski. Eta gozo-gozo zaudenean, orduantxe, unerik gozagarrienean, iratzargailu madarikatuak orruka hasi beharra... Kakazaharra!


Halaxe izaten da. Nork asmatu ote zuen ditxosozko iratzargailua? Hil arteko kartzelaldia merezi zuen, benetan. Tira bada, zer egingo diogu! Utopiak maite ditugunez, ametsak gauzatzen ahaleginduko gara...


Gezurra dirudien arren, ez zara amets erotikoak dituen bakarra. Mundua sexuzalez beterik dago eta! Batzuk ezkutukoak, jakina... Duela hamar bat urte egindako ikerketaren arabera, gizonezkoen %98ak eta emakumezkoen %73ak amets erotikoren bat izan dute inoiz. Zer dela eta emakumeen eta gizonen arteko alde hau? Zenbaitek diotenez, sexuan, beste hainbat esparrutan bezala, mutilak eta neskak ezberdinak gara. Hala ere, inkestak horixe dira, inkestak besterik ez, eta zergatik esan behar diot nik galdezka datorkidan tripontzi bizardun honi nolako ametsak ditudan? Bestalde, urte luzez gizarteak emakumeari sexuaren gozamena ukatu dio eta ez da harritzekoa batzuek honelako kontuak isilpean gorde nahi izatea. Inkestak inkesta, zenbait sexologoren esanetan, denok ditugu amets erotikoak.

Onuragarriak
Gozagarriak izateaz gain, amets erotikoek bestelako funtzioak ere badituzte. Esate baterako, gorputzaren sexu gaitasuna pizten dute, lo egin ondoren prest egon dadin. Erdi Aroan batzuek amets erotikoak gaitz fisikoekin eta psikikoekin lotu zituzten. Gaur egun, aldiz, badakigu onuragarriak direla.

Gai honetan, ikerketek ez dute zalantzarako tarterik uzten: gizakiok noiz edo noiz ondo pasatzen dugu ametsetan. Hona hemen adibide bat. Loaldiak hainbat zati ditu, haietako bat, REM deitutakoa. Aserinsky eta Kleitman ikerlarien arabera, loaldiaren garai honetan gorputza sexua egiteko prestatzen dugu; emakume askoren titiburuak gogortu egiten dira eta alua zabaldu, eta gizonezkoen artean, zakila zutitu egiten da.

Antza, zenbat eta sexu harreman gutxiago izan, orduan eta aukera handiagoa dago amets erotikoak izateko. Adituen esanetan, nerabeek eta helduek dituzte amets erotiko gehien. Nerabeek, sexua egiteko aukera gutxi dutelako. Eta helduek, bestetik, aukera duten arren, nahi adina egiteko gai ez direlako.

Fantasiarekin jolasean
 Baina honelako ametsetan zer demontre dugu buruan? Denok ez baikara gogoratzen... Aukera zabala da benetan: orgiak, sexu bereko pertsona batekin larrutan ari garela, neskek mutilak direla eta alderantziz, Di Capriorekin edo Julia Robertsekin... Noski, gainerako ametsei bezala, erotikoei ere esanahia bilatu zaie. Hala ere, ez da erraza esatea amets batek honako hau edo hango hura esan nahi ote duen. Izan ere, norberaren esperientziak aintzat hartu behar dira. Teoriak badira, ordea. Zenbaiten esanetan, adibidez, gizonezkoek jendaurrean biluzik daudela amesten badute, horrek esan nahi du euren sexu gaitasuna zalantzan jartzen dutela. Gure bikotekidea beste norbaitekin txortan ari dela amestuz gero, jeloskorrak garela esan nahi omen du. Sexu harremanetan menpekoak direla sinestuta dauden emakumeek prostitutak direla amestu ohi dute.

Ildo honetatik, ikerlari batzuek diote gizonekin alderatuta, emakume askoren amets erotikoak gaiztoak direla. Dudarik gabe, tratu txarrek, bortxaketek edo bortxaketa arriskuak, gizona "asetu" beharrak, sexua gozagarri ez izateak... eragin handia dute horretan.

Dena den, amets erotiko gozoak badituzu, bejondeizula! Fisikoki, eta baita buruan ere, sasoian zaudela esan nahi du, eta hori ezinbestekoa da sexuarekin gozatzeko eta orgasmoak izateko.

Oheratzeko garaia da. Dutxa bero bat hartu, lasaitu eta utz itzazu alde batera buruhausteak. Gauak ezusteko atseginak ekartzen ditu. Iratzargailuak amets gozoren bat pikutara bidaltzeko asmoa badu, itzal ezazu! Eta eskolan edo lantokian, inork berandu iristeagatik zeozer esaten badizu, emaiozu artikulu hau irakurtzeko. Argia itzali, eta ondo lo egin!

BAKARKAKO SEXU JOLASA

Zorionez, sexu gozamena ez da zertan beste neska edo mutil batekin lortu, nork bere buruarekin ere plazer ederra izan dezake eta. Masturabazioaz ari gara, noski, edo idiarena edo kanpaia jotzeaz… Adituen esanetan, masturbazioa onuragarria da. Ondorengo lerrootanjakingo duzue zergatik.


Eskuz edo behatzez ferekatu, laztantxo batzuk han eta hemen, gora eta behera, poliki-poliki, azkarrago orain, badator, badator… eta hau gozamena! Ez dago zalantza izpirik ere: gizon-emakume gehienak masturbatu egiten dira. Gizakion bizitzaren hainbat arlotan bezalaxe, hamaika inkesta dugu sexuari buruz, eta masturbazioa aztergai dutenak ere ez ditugu falta. Duela zenbait urte estatistika etxe batek jasotako datuen arabera, gizonezkoen %79 eta emakumezkoen %41 masturbatu dira noizbait. Ohi bezala, hala ere, badira bestelako datuak. Sexualitatea aztergai duen Kinsey txosten ezagunaren esanetan, adibidez, askoz gehiago dira inoiz bakarkako sexu jolasetan ibilitakoak: gizonen %90 eta emakumeen %60.

Inkesta hauen arabera, gizonarekin alderatuta, emakumea gutxiago masturbatzen da. Datuok, ordea, tentu handiz irakurri behar dira. Izan ere, urte luzez emakumeari sexu gozamena ukatu zaio. Beraz, errepresio horren ondorioz, zenbait emakume ez dira sekula masturbatu, baina badira, dena dela, egin arren, errepresio horrexegatik hain zuzen, honelako inkestetan isiltzen direnak ere.

Adin guztietako gizon-emakumeak masturbatzen dira. Dena den, gaztetxoek, sexua ezagutzen hasi direlako, eta bikotekidirik gabekoek gehiago egiten dute. Diotena diotela, masturbazioa ez da bikotekide faltarekin lotu behar, bikotekidea duten askok eta askok ere sexu jolas honetara jotzen baitute tarteka.
 
Abantailak
  Ildo honetatik, sexologoen iritzia kontuan behar dugu. Sexologoek diotenez, masturbazioa onuragarria da. Batetik, plazerra ematen du… eta nork esan du gozatzea txarra dela? Bigarrenik, beste pertsona batzuekin sexu harreman hobeak izaten laguntzen du. Sexologoen esanetan, nork bere gorputza ondo ezagutzea, zer atsegin duen jakitea oso lagungarria izan ohi da bestelako sexu harremanetan, bai norberaren gozamenerako, baita bikotekidearen gozamenerako ere. Hirugarrenik, antsietatea gutxitu eta lasaitu egiten du. Zenbaitek diotenez, esaterako, loak hartu ezinaren aurkako botika ona izan daiteke. Laugarrenik, gizonezkoek, sexu nahi handiaren ondorioz, barrabiletan izaten duten mina arintzen du. Era berean, emakumeek, masturbazioari esker, hilerokoak eragindako mina arin dezakete. Azkenik, autoestimurako ere lagungarria izan ohi da.

Masturbazioa osasuntsua da. Dena dela, berez, arazo ez den arren, bestelako arazo batzuen estalkia izan daiteke. Soilik buruhausteek sortutako ezinegona apaltzeko eta lasaiago egoteko erabiltzen denean, adibidez. Beldurraren ondorioa ere izan daiteke, beste pertsona batzuekin sexu harremanak izateko ziurtasun ezaren ondorioa, alegia. Zenbaiti, bestalde, idiarena egitea txarra dela esan diete behin eta berriro eta beraz, masturbatzen direnean erruduna izateko ideia gailentzen zaie. Dena den, argi dago masturbazioak ez duela inongo gaitz fisikorik eragiten, ez itsumena, ezta ahuldaderik ere…

Zenbat alditan egin behar da? Hori galdera zaila. Inkestak inkesta, sexologo gehienen esanetan, norberak ikusi behar du, hau da, ez dago kopuru jakin bat jartzerik. Izan ere, denok ez dugu sexu nahi edo premia bera. Hortaz, erantzuna zure esku utziko dugu.

GAZTEEN SEXUALITATEAK IKUSTEKO ERAK



Gazte alaiak, emankorrak, osasuntsuak, dibertigarriak nahi ditugu. Zaletasun pertsonalak dituztenak, irakurtzea atsegin dutenak, kirolariak, laguntasuna baloratzen dutenak. Elkar errespetatzen eta maitatzen diren neska eta mutilak, gurasoekin konfiantza dutenak eta zaharrei irribarrea eragiten dietenak.

Belaunaldiak etorri, belaunaldiak joan, badirudi ez dela aldaketa sakonik gertatu: belaunaldien arteko jauzia eta ezulertuak dirau. Helduarora iristerakoan esaldi hau edo honen bertsio bat errepikatzen dugu: “egungo gazteak ez dira batere arduratsuak, gure belaunaldia hobeagoa zen.”

Gazteen sexualitateez (pluralean, bakoitzak bere sexualitate bakarra eta errepika ezina baitu) hitz egiterako orduan zuzenean arriskua datorkigu elkarrizketara: planeatu gabeko haurdunaldiak, infekzioak, abortua, internet bidez gertatutako delituak... Gazteria eta arriskua, dena bat bailitzan tratatzen jarraitzen dugu, a ze nobedadea!

Neska eta mutilen bizitza sexualei buruz mintzatzean nahiko al genuke honakoa entzun? Amodioa, kitzikapena (eszitazioa), zirrara, dibertsioa, erakarpena, bizi–poza, larrua jotzea, biluztasuna, jolas erotikoak, belarrira xuxurlatzea, flirtean ibiltzea, esplorazioak...

Lehenengo eta behin, gazteen sexualitateak era baikor batetan ikusteko, azken hitz zerrenda entzuteko prest eta gogoz egon beharko dugu, nola bestela?

Eta bigarrenik, hori entzuteko, helduok, etxeko–lanak egin beharko ditugu. Zeintzuk etxeko–lan? Sexuen Hezkuntza bermatzea, alegia.

Askotan pentsatzen da sexuen hezkuntzaren helburua EGITEN dutena heztea dela. SENTITZEN dutenari buruz informazioa ematea dela uste da baita ere. Edota duten gorputza, hau da, DUTENA ezagutzea dela. Hiru alor horiek, zaindu beharrekoak dira, bai horixe! Baina gure helburu nagusia beraiek DIRENA eraikitzen laguntzea da. Neska eta mutilak eraikitzea. Gizon eta emakume gisa izan dezaketen aberastasuna lantzea, kultibatzea, heztea. Laburbilduz, euren buruak EZAGUTU ETA ONARTZEA, beraiek diren moduan, gizon edota emakume gisa espresatu ahal izatea. Eta neska eta mutil bakoitzak BERE MODU PERTSONALA izango du.

Heldu arduratsu askok esango luke horrekin ados dagoela, baina non geratzen da prebentzioa?

Bertako eta nazioarteko ikerketa anitzek demostratzen dute gazteen sexuen hezkuntza egokia jasota –txiki–txikitatik baldin bada, askoz hobe– ondorio ezkorrak ekiditen direla. Beste modu batera esanda, hezkuntzaren bitartez euren buruak neska edo mutil gisa behar bezala ezagutzea lortzen badugu, diren bezala euren buruak onartzea eta espresatzeko aske sentitzea lortzen badugu, ez dira arazoetan sartuko. Horrelaxe da, oso sinplea badirudi ere.

Euren burua, gorputza, erreakzioak, sentipenak identifikatzen eta ezagutzen lagundu behar diegu, gauza bakoitzari bere izena emanez: bulba, kitzikapena (eszitazioa), eiakulazioa, masturbazioa, poza, zalantza, beroa, erakartasuna, plazera...

Euren buruak onartzen irakatsi behar diegu: euren gorputzak maitatzen, euren zaletasunak garatzen eta goraipatzen, besteekiko desberdina duten hori errespetatzen eta onartzen... Ondokoak desberdinak direla onartzen eta baloratzen ikasi behar dute.

Eta janzteko era, hitz egiteko modua, dantzatzeko estiloa, kirolaren aukera, jostailuen selekzioa... era duinean eta koherentean bizi dezaten lagundu beharko diegu.

Aurrekoa saiatuz gero, gazteak eta arriskua bereizten hasiko gara. Eta ez da gutxi.

>IRITZIA: Olatz Berasategi>KONTROLA; HEZIKETA

Berria, 2009-03-07 # Olatz Berastegi - Sexologoa. Pornografia, indarkeria, bortxaketak, geroz eta gehiago entzuten ditugun hitzak dira. Azkenaldian, horrelako hitzekin lotzen dugu sexualitatea. Ez al da susmagarria sexualitatea beti egoera negatiboekin lotzea? Gaurkoan ere, lege proposamena dela edo ez dela, hori ekarriko dut gogora. Sexualitatea pertsona guztiok dugun ezaugarri bat da. Guztiok, emakume eta gizon izanik, gure gorputza bizitzeko eta sentitzeko era daukagu. Horrela, sexualitateaz hitz egiteak sexualitateak -pluralean- aldarrikatzera eraman beharko gintuzke: zenbat pertsona, hainbat errealitate. Gure gorputza gurekin daramagu jaiotzetik hil arte, eta etengabe harekin harremana eraikitzen ari gara; hori bai, ezin dugu ahaztu gure bizitzan baditugula memento zailagoak; garai jakinetan, gure gorputzarekiko harremana osasuntsu eraikitzeko, besteen babesa behar dugu, haurtzaroan eta nerabezaroan, adibidez. Haurrak eta gazteak babestu behar ditugu helduok. Haien bizipenak ulertzeko, barneratzeko, norberaren identitatea osatzeko... euskarriak eman behar dizkiegu. Horretan, beraz, bat nator lege proposamenaren oinarriarekin, hau da, haurrak eta gazteak babestu behar dira, indarkeriarik jasan ez dezaten. Baina hori ez gertatzeko zer-nolako bideak hartu behar diren aztertu beharko genuke. Horregatik, legeak planteatzen duenaren aurrean, hausnartzeko puntu batzuk nabarmenduko nituzke: 1. Legea aplikatzeko gertaera bat aztertuko da, baina nork aztertuko du? Nori dagokio norberaren bizipena aztertzea? Norberaren errealitatearen azterketa egitea norberari dagokio. Besteok, kanpotik begiratzen dugunok, errealitate hori analiza dezakegu, datuak aztertu, baina inola ere ez interpretazio bat eman. Noski, norberari bere errealitatea interpretatzen laguntzeko euskarriak eman diezazkiokegu. Hori bai, besteen errealitatea aztertzeak errespetuzko jarrera eta askatasunean oinarritutako begirada eskatzen dituela ahaztu gabe. 2. Legean aipatutako jarrerak ikusten ditugunean, gure helburua zein da? Epaitzea edo pertsonari hezten laguntzea? Pertsonei hezten lagundu nahi badiegu, bide zuzenena heziketa dela esango nuke, heziketa integralaren bidea. Gaur egungo heziketa sexuala aztertu beharko genuke, hezkuntzan ze tarte eskaintzen zaion, zer-nolako interbentzioak egiten diren, zein adinetan eskaintzen den... Gaur egungo hezkuntzan, esaterako, zer garrantzi dauka gorputzak? Hezkuntza sistemak zein euskarri eskaintzen dizkigu gure jarrerak ulertzeko, geure burua hezteko? 3. Aipatutako egoerak ekiditeko, zer erantzun eraiki nahi ditugu gizartean? Epaiketan oinarritutako interbentzioa? Ez al diogu geure buruari galdetu behar zer gertatzen ari den horrelako egoerak suertatzeko? Indarkeriari aurre egiteko gure sexualitatea kontrolpean eduki behar al da? 4. Sexu harremanak arautzeaz ari garenean, zertaz ari gara? Besarkadak, laztanak, sexu harreman gisa hartzen dira? Horiek arautzeak babesa ematen du? Edo beldurra sortzen du? 5. Horren guztiaren atzean norbaitek planteatzen al du haur edo gazteek zergatik dituzten sexu harremanak? 6. Helduak eta haurrak besarkatzen, musukatzen, masajeak ematen ikusten ditugunean zerbait lizuna egiten ari direla pentsatu behar al dugu? Pertsonen arteko sexu harremanak errespetuan oinarrituta eraikitzeko, hezkuntza da jorratu beharreko bidea. Legean aipatzen diren egoerak epaitzeko hainbat neurri hartu beharko dira, eta horretarako dirua beharko da. Zergatik ezin dugu diru hori osasun hezkuntza eraginkorra eraikitzen erabili? Hori bai, hezkuntza sexuala eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da gaurko eredua aldatzea. Hau da, gaur egun heziketa sexuala egiten dela esaten da, baina hori oso puntuala da. Heziketa sexuala interbentzio puntualetara mugatzen da, eta askotan praktika sexual batzuen ondorioak ekiditera bideratzen da. Hezkuntza sexual eraginkorrak geure burua ezagutzera bultzatzen gaitu, neska eta mutil izatea ulertzeko euskarriak eskaintzen dizkigu. Horrez gain, elkar ulertzera, elkarrekin bizitzera eta elkarrekin eraikitzera eramaten gaitu. Heziketa horrek kontuan hartzen ditu haurrak -pertsonak-: haien desioak, beharrak, eta norberaren berezitasunak. Beraz, azterketa bat egingo bagenu, ez da zaila konturatzea, oraindik ere, lan asko egiteke dugula. Ekin diezaiogun lanari, baina ezin dugu ahaztu indarkeria eta bortxaketak ekiditeko ez dugula sexualitatea kontrolpean jarri behar.

2010/01/19

BITAKORAREN KOMENTARIOA> Drogen kontsumoa>




Bitakora hau, Drogen kontsumoari buruzkoa da. Zuzenean ez du nire blogeko gaiarekin zerikusi handirik baina nolabaiteko lotura baduela esan daiteke, askotan edo gehienetan drogak eta sexua batera doazelako.
Aurrekoarekin jarraituz, sexu eta drogei buruzko artikuluak ere plazaratuta daude, “Sexua eta drogak”, “Nola eragiten dute drogek sexualitatean”…
Bitakora honen helburua, drogen kontsumo arduratsu bat egin ahal izateko infomazioa ematea da.
Bitakora honetan, drogen erabilerari buruzko artikulu, bitxikeri, datu informatibo, argazki, bideoz… osatua dago, hala nola, “drogak gaur egungo bizitzan”, “drogen efektuak”…
Albo batean, galdera bat botatzen du eta blogetik pasatzen diren guztiek erantzuteko aukera dute.
Oso blog interesgaria iruditzen zait, ez duelako drogak gauza negatibo edo positibo bezala azaltzen, baizik eta beraien erabilera egoki bat nola egiteko lagungarriak diren gauzen berri eman, irakurleari azaltzekoeta pentsarazteko.
Gazteei zuzendta dago gehien bat, gu baikara hauek kontsumitzen dugun kolektibo handienetako bat eta era oso egokian egiten duela usted dut. Gainera, oso ondo egituratua eta osatua dago.

2010/01/18

TUTORIALA

Tutorial honetan, CmapTools-en mapa kontzeptual bat nola egin eta ondoren gure blogera nola igo azaltzen dugu.
Espero erabilgarria izatea!!

NIRE POWER-POINTA

Hona hemen Sexualitateak historian zehar izan dituen aldaketa eta esanahi ezberdinei buruzko nik egindako Power-point aurkezpen bat. Bertan, kultura edo garaiaren arabera sexualitatea ikusteko egon diren modu ezberdinak azaltzen dira
Blogean plazaratu ahal izateko, lehenengo Power-Pointa egin eta ondoren Slidesharera igo behar izan dut beraz, bertan ere ikusgai dago, nahi izanez gero deskargatu ahal izateko.

WEBQUESTA




Webquesta ikerkuntza gidatuak egiteko ekintza didaktiko modu bat da. Taldeko lana autonomia, gaitasun kongnitiboa, informazio bilaketa eta erabilera..sustatzea du helburu. Webquest-ekin, gai ezberdinak jorra daitezke eta hauetaz ikasteko oso erabilgarriak dira.

Kasu honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako Webquest-a da.
Sexu heziketaren gaia jorratzen du eta ikasleek gai honetaz, modu erakargarri eta entretenigarri batean zerbait ikasteko helburua du.

Lehenengo, informazioa bilatu behar dute,txostena betetzen joanez, ondoren beren ikaskideei power-point bidezko aurkezpen bat egingo diete eta azkenik, egindako lana Webquestean eskegiko da.

Geroago,zenbateko taldetan burutuko den eta landu beharreko atala banatuko dira, hala nola, hilekoa, sexu motak, arriskuak...Azpigai hauei inguruko galdera laburrei erantzunak emanez informazioa bilatzen hasiko dira.

Ondoren, irudi bidezko bilaketa egitea eskatzen da, kasu honetan, ugal aparatuari buruzkoak, bere atalak ikasteko helburuarekin.

Hurrengo puntuan, gaiarekin lotutako hitz batzuen esanahia bilatzeko eskatzen zaie, hiztegian bilaketak egiteko arazoak izanez gero hau errezteko jokuak eskeiniz.

Amaitzen joateko, guztiek informazio guztia jaso dutenean, ikaskide batekin eztabaida edo debate bat egin behar dute eta geroago bakoitzaren gaia power-pointaren bitartez guztiei azaldu.


Argi dago gai baten inguruan haurrek era dinamiko batean ikasteko oso metodo egokia dela Webquesta. Ikasleak motibatzen ditu eta aldi berean entretenitu ere. Edozein gairen inguruan egin daiteke.

2010/01/16

LA JUGUETERIA

Este resumen no está disponible. Haz clic en este enlace para ver la entrada.

2010/01/14

EROTISMOA DASTATU

Mihia da dastamenaren organo nagusia, lau zapore (gozoa, gazia, garratza eta mingotsa) bereizteko gai diren papilaz josia. Usaimenari esker, eta harekin batera, bestalde, zaporeak hobeki bereizten eta aberasten ditugu. Ikus dezagun nola elkarlotzen diren dastamena eta erotika.
Mihiak, giharra den heinean, hainbat mugimendu egin ditzake, zaporeen berri emateaz gain. Ahoan sortzen den listuaz blai, labainkortasuna lortzen du, eta musuak laztanak dira, ahoarekin eta mihiarekin egindako ferekak. Hain zuzen ere, musua da geurean kulturalki gehien garatutako laztan mota. Bi sexukidek ezpainak eta mihiak erabiliz elkarri musu ematen diotenean, listuak nahasi egiten dira, eta honek osagai erotiko handia izaten du. Musu mota anitz dago, eta horietako askok izen herrikoiak dituzte. Felazioak eta cunnilingusak ezpainak eta mihia baliatuz egindako ferekak dira, desioa eta maitasuna adierazten dutenak. Baina, dastamenaz gain, usaimenak eta ukimenak ere hartzen dute parte eragiten duten plazerean. Dastatzen ditugun elementuek askotariko egiturak dituzte, eta bakoitzak bizipen desberdinak sorraraziko dizkigu. Sexukidearen gorputz osoa dastatzen jardun gaitezke, esaterako, eta zapore ezberdin askorekin egingo dugu topo. Izerdia produzitzen duten guneak gaziak dira adibidez, eta zakil eta ezpain txikien ingurumariak mikatzagoak. Gainera, gizon eta emakume bakoitzaren larruak, besteak beste, elikadurari zor zaion zapore propioa du. Isuriek ere zapore propioa dute; gizon eta emakume bakoitzaren isuriak bakarrak baitira. Jan eta jolastu Tradizionalki, hainbat jaki desioaren suspergarri kontsideratu izan dira, afrodisiako. Gaur egun, ordea, onartua dago jateko unearen aparteko giroak berak pizten duela erotismoa, jakiaren izaerak baino gehiago. Gertakari berezia izateak, ohikoa ez izateak, edo lortzen zaila izateak xarma ematen dio uneari, eta liluratzeko estrategia klasiko bezain atsegina da. Otordu bat zeremonia edo ospakizun bihurtzeko trebetasunak desira piztu dezake kasu askotan. Dastamena hezi daiteke, eta hortaz, norberaren eta sexukidearen zapore sorta esploratzea bizitza erotikoan esperientzia positiboa izan daiteke. Horrez gain, bertako eta nazioarteko jakien dastatzearena ibilbidea amaigabea da, hizpide dugun zentzumena garatzeko aukera paregabea. Zapore ezberdinetako edariak, beroarekin urtzen diren produktuak, murtxika daitezkeenak, erdi-solidoak direnak… aukera-sorta zabala da oso.

2009/12/14

ZER DA DESIOA?

Desiratzea bizitzaz maitemintzea da
maitemintzea neurri gabe desiratzea da
desiratzea plazerra bilatzea da
erronka da
itotzea da
gorria da
agortezina ... eta traidorea


desioa asegaitza da
desioa desiratu nahia da
bilatzea da
jarraitzea
bizitzaren hauspoa da
eta...
sormenaren sustraia

desiratze eza heriotza da"


MITOAK

MITOA:  Pertsona nagusiek ez dute harreman erotikorik.

ERREALITATEA: Besteok bezala, pertsona adinduek harreman erotikoak dituzte. Harreman erotikoak izateko desira eta gogoa ez dira adinarekin bukatzen halabeharrez

MITOA: Koitoaren bidez orgasmoa bizitzen ez duen emakumeak, ez dauka benetako orgasmorik, hotza da.
ERRELITATEA: Koitoa,orgasmoa lortzeko eta disfrutatzeko praktiketako bat da, baina emakumeak praktika ezberdinen bitartez bizi dezake orgasmoa eta horrek ez du hotzak direnik esan nahi.

MITOA: Hobe da umeekin sexualitateaz ez hitz egitea, jakin-mina ez sustatzeko eta jokaera erotikoak lhenago ez izateko.
ERREALITATEA: Umeek, sexualitatearen inguruan jakin-mina dute eta beraien zalantzak argitzeak ez du esan nahi jokabide erotikoak lehenago izango dituztenik. Garrantzitsuena, uler dezaketen moduan hitz egitea da eta argitasunez erantzutea.

MITOA: Maitasunak, aurrez-aurre jartzen zaizkion zailtasun guztiak gainditu ditzake.
ERREALITATEA: Maitasunak ezin du guztiarekin, zailtasunak gainditzeko beharrezkoak dira errespetua, konfiantza, hartu-ematen jakitea, elkarrizketa, negoziatzen jkitea...Zenbait zailtasun, gainera, ez dira gainditzen.

MITOA: Pertsona ederrek bikotea izateko eskubide gehiago dute.
ERREALITATEA: Bakoitzak gustu ezberdinak ditu. horregatik, jende askorentzako erakargarriak gara gutako edonor. Denok daukagu aukeratzea bikotea izatea edo ez.

MITOA:Mutil batek neskalagun ugari izan badu, heroia da.

MITOA: Neska batek bikote asko izan baditu, lizuna da.

MITOA: Pertsona ederrek eskubide gehiago dute bikotea izateko itsusiek baino.

MITOA: Gizon heldu bat eta neska gazte bat bikote badira, neskaren aldetik ez dago sexu erakartasunik, kariñoa baizik.

MITOA: Emakume heldu baten bikotea mutil gazte bat bada, honi ordaindu egiten dio ziurrenik...

2009/12/11

IKERKETA

Sexuari buruzko ikerketa batek, 42 herrialde ezberdinetako 40.000 pertsonei sexuari buruzko galdeketa egin zuen datu bitxi asko plazaratuz. Hona hemen horietako batzuk:

SEXUA PRAKTIKATZEKO LEKU GOGOKOENAK
LEKUA%
Ohean84
Kotxean(martxan)21
Kotxean(geldi)57
Sukaldean51
Mendian41
Hondartzan36
Igerilekuan32
Taberna bateko komunean20
Igogailuan9,5

2009/12/10

USAIMENA, IKERTZAILE EROTIKOA

Zentzumenek jokabide erotikoak bultzatzen dituzte, kementsu: komunikazioaren ñabardurak azpimarratzen dizkigute, desioak pizten dizkigute… Horietako baten botereaz ariko gara zenbaki honetan. Zatoz usaimenaren mundu bitxia ezagutzera.
 
Plazer bilatzaile iaioak ditugu jaiotzatik. Elkarrenganako egarri agortezina oroitarazteko indarrez adierazten zaizkigu, eta gure arreta bideratzeko modu berezian liluratzen gaituzte: bihotz taupadak bizkortzen dizkigute, ahul edo adoretsu bihurtzen gaituzte…
 
Usaimenaren indar erotikoaSudurra da usaimenaren organo nagusia. Sudurzuloetako guruin pituitarioek kimiorrezeptoreak dituzte, airean dabiltzan partikulak hautemateko eta milaka usain mota bereizi ahal izateko.

Norberak usain propioa du eta horrek erakargarritasunean garrantzia handia du, maitalea edo bikotea usainagatik identifikatzea baimentzen baitigu, usaina identitate zeinu bihurtuz.

Gorputzeko atal bakoitzak usain propioa izan dezake: izerdiagatik, gorputza garbitzeko erabilitako produktuengatik, jantzitako arroparen osaeragatik eta atal bakoitzaren ezaugarri propioengatik.

Ileek, besoek, titiek, zakilak, aluak… usain gozoagoa, minagoa edo, zergatik ez, loreen usaina izan dezakete. Horregatik, sexukidearen usainak esploratzea abentura paregabea izan daiteke.

Izaretan utzitako usainak, bikoteak utzitako jantziarenak, norbait gogorarazten digunak… usainak eragin handia izan dezake. Garunak usain esanguratsuenak memorian atxikitzen ditu, haiei lotutako bizipenekin lotzen ditu eta, bat batean, garai bat gogora ekar diezagukete. Ez al zaizu inoiz gertatu zerbait usaindu eta aspaldiko maitasun istorio bat gogora etortzea?

Modu batera edo bestera, usaimenak gure bizitza erotikoan parte hartzen du. Batzuetan orainaldian eta beste batzuetan, aldiz, iraganarekiko nolabaiteko lotura bermatuz. Usain batzuk, gure-gureak ditugunak, segurtasuna transmititzen digute eta etxean sentiarazten gaituzte.

Usain ona duten produktu eta objektuak erakargarritasunaren jokoan agertzen dira, hala nola, usain gozodun loreak, perfumeak eta kremak. Bestalde, aparteko giroak sorrarazten dituzten usainek ere (itsas usaina, jaki goxoena…) gure sentikortasuna piztu eta haragiaren plazerraz gozatzeko moduan kitzika gaitzakete.

Usaimena hezi daiteke. Norbere gorputzaren usaina zaindu eta konbinatzeaz gain, sexukidearen gorputza sudurrarekin zeharkatuz iker dezakegu. On egin!

2009/12/01

URRITASUN FISIKO EDO PSIKIKOA DUTENEN SEXU ESKUBIDEAK

Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, sexu kontuetan ere bai. Teorian horrela da, baina praktikan ez. Eta arazoa larriagoa da urritasun fisikoa nahiz psikikoa duten pertsonen artean. Guzti haien sexu eskubideak izango ditugu hizpide.

ARTIKULUA Nerea Sancho sexologoa.Gaztezulo

SEXU ESKUBIDEAK

- ASKATASUN SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- GORPUTZAREN AUTONOMIA ETA SEGURTASUN SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- PRIBATUTASUN SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- BERDINTASUN SEXUALERAKOESKUBIDEA.
- PLAZER SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- EMOZIOZKO SEXU-ADIERAZPENERAKO ESKUBIDEA.
- SEXU-ELKARTZE ASKERAKO ESKUBIDEA.
- UGALKORTASUNARI BURUZKO ERABAKIAK LIBRE ETA ARDURATSU HARTZEKO ESKUBIDEA.
- EZAGUTZA ZIENTIFIKOAN OINARRITUTAKO INFOMAZIOA JASOTZEKO ESKUBIDEA.
- SEXU HEZKUNTZA INTEGRALERAKO ESKUBIDEA.
- SEXU-OSASUNAREN ARRETARAKO ESKUBIDEA.


SEXUALITATEA

SEXUALITATEA EZ DA
– Gauza txarra, zikina,itsusia...
– Genitalak soilik edobeste guztiaren gainetik.
– Ezkondutakopertsona helduentzat soilik.
– Haurrak izateko soilik.
– Gizonezkoendako soilik den gauza.

SEXUALITATEA DA
– Gorputz osoan eragina duen zerbait.
– Pertsonaren alderdi inportantea.
– Adin guztietako errealitatea, haur, gaztetxo, gazte, heldu nahiz zaharra izan.
– Aukera mundu zabala:
- Plazera sentitu.
- Ugaldu, haurrak izan.
- Besterenganako grina, emozioak,maitasuna sentitu.
- osasunaren mesedetan aritu.

ZERGATIK EZ?-ETZAKIT

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Sexua gozatzeko da (zergatik ez)
nahi duzunakin gustora (noski baietz)
lotu ahoa ahoan, ezpaina ezpain goxoan
ta mingaina mingainari (mugi hadi)
disfrutatzen da ugari!!

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Pentsamoldeak apurtu (ez beldurtu)
harrotasunez ikutu (ez beldurtu)
norekin berdin dio ta, nori behar dio inporta
hankartedun izatea (hain maitea)
ta maitatu hankartea!!

Neska mutil, neska neska (hau da festa)
mutil mutil, txarra ezta (txarra ezta)
Bizitzeko bizi gera, goazen denok gozatzera
ez da bakarra aukera (da galdera)
sexu baten arabera!!

2009/10/31

GAZTEZULOK NEREA SANCHO SEXOLOGARI ELKARRIZKETA

Hilero-hilero, sexuaz idazten du GAZTEZULO aldizkariko orrialdeetan. Zuetako askok, paperetik internetera salto eginda, berarengana jo duzue GAZTEZULO.COM webguneko sexu-kontsulten bitartez, eta berari egin diozue aspaldi bueltaka zenuten galdera hori: koitoa, orgasmoa, zakila, bagina, klitoria… betiko kontuek zenbat buruhauste eragiten dizkiguten oraindik! Nerea Sancho da, GAZTEZULOko sexologo eta psikologoa. Bazen aurrez aurre ezagutzeko garaia, ezta?

ELKARRIZKETA

HEZKUNTZAREN GAINEKO BERBALDIAK

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN

Industria Gizartetik, Ezagutzaren Gizarterako aldaketak hainbat ekarpen ekartzeaz gain, zailtasun edo aldaketa desegoki batzuk ere ekarri ditu nere ustetan.
Oso azkar garatzen hasi garela uste dut,hau, a priori, ez da txarra nahiz eta oraindik asko eta asko garen arlo askotan galduta ibiltzen garenak.

Nire ustezko ekarpen “negatibo” hauei erreparatuz, ez gara pertsona nagusietaz ohartu, hauentzat, zailtasun handiak sortu direlako aurrerakuntza hauei egokitzea erreza ez delako. Gainera aldaketa hau inposaketa hutsa izan da, aurretik zeuden hainbat teknologia berri, nahiz orain zahar izan, erabiltzen jarraitzeko aukerarik ez dagoelako jada, hala nola digitala ez den argazki kamera.
Horrelakorik ez gertatzeko eta jendeak atzean geratu den sentzazioa ez izateko, aldaketak poliki poliki egiteaz gain, etengabeko hezkuntzak eskuhartzea izan behar du atzean ez geratzen lagunduz.

Bestalde, WEB 2.0ri dagokionean, sareko protagonista bihurtu gara eta honek bere alde txarrak edo desegokiak ere baditu nire ustetan; “facebook”, “tuenti” eta halakoekin, gizartearekin ia harremanik ez duen eta egunaren zatirik handiena ordenagailu aurrean ematen duten belaunaldi berri bat sortzen ari da.

Hasieran aipatu dudan bezala, alde positiboak ere baditu gizarte berri honek; gauzak modu erosoago egin ditzazkegu, soilik “klik” batekin edozer gauza eros dezakegu etxetik mugitu ere egin gabe. Munduaren beste puntan daukagun lagun batekin “aurrez-aurre” hitzegin dezakegu eta baita zuzenean ikusi ere bideokonferentziaren bitartez... Laburbilduz, gauza asko eskura ditugu.

Argi dagoena da beraz, bere alde on zein hain ez onak direnekin, garapena ezinbestekoa dela modu egokiagotan egin daitekeen arren. Gu, hauetara egokitu behar gara, dugun adina dugularik inoiz ez delako ezertarako berandu.